2024KO URRIAKK 10
Karmelitak Amorebieta-Etxanon, euskara eta euskal kultura gure nortasunaren funtsezko parte dira. Urtero bezala, ikastetxeak, hezkuntza proiektuaren barruan erabilera sustatzeaz gain, aktiboki inplikatzen da herriko ospakizunetan.
Hezkuntza komunitateak Zornotzako Euskal Jaian parte hartu zuen, txistulari, trikitilari, erromeria eta euskal dantzaz gozatuz. Jardunaldi hau euskal kultura komunitatean bizitzeko aukera paregabea da, gure harremanak eta gure izate euskalduna indartuz.