PROIEKTUAK

ARGITU DAIGUN MUNDUA

ARGITU DAIGUN MUNDUA

Aurtengo ikasturtean BIZITZA ERATUZ, SAREA ERAIKITZEN lemapean, gure inguruan daukagun eraginkortasunaren alde lan egingo dogu.

Kristau aukerako ikastetxe lez, konpromisoa erakusten daben pertsonagintzan dihardugu, HEZKUNTZA ALKARTEAN baloreak eta Palautiar izaera bultzatuz.

Zer da Palautiar izaera? Pertsonaganako maitasun begirada irmoa.

Iturburua hau izanda, lan ildo honeek aipatuko doguz.

  • Norberaganako maitasuna piztea (autoestimua)
    Pertsona bakoitza altxor bat dala sinisten dogu.
    Barnekotasuna lantzeko espazioa emotea funtzezkoa da.
    Bakarkako eta taldeko teknika desberdinei buruz bakoitzak daukan hoberena ateratzea dogu helburu.
    Norbera hobeto ezagutzea eta onartzea, Jainkoaren maitasuna eta eskerrona sakon sentitzeko aukera da.
     
  • Alkartasunaren adierazpena eta konpromisoa, urrin dagozanakaz eta hurbil daukaguzan beharrizanakaz:
    Carmelitas Misioneras Teresianas Kongregazioaren Educas GKE-aren bitartez GIKORE proiektuaren babesa eskeintzeko konpromisoa daukagu. Informazio gehiago.
    Inguru hurbilean suertatzen diran beharrizanak:
    - Ikastetxe eta familia inguruko alkarbizitza positiboaren aldeko jarrerak (entzute aktiboa, asertibitatea, erantzun positiboa, …)
    - San Filippo Euskadi Alkartea
    gaz kolaborazioa
    - Bizkaiko elikagai bankua

    - Amorebieta-Etxanoko AIDAE alkartea
     
  • KULTURA ERLIJIOSOA:
    Ikasturtean zehar eta aldi liturgikoen arabera ekintza eta ospakizun desberdinak aurrera eroaten ditugu.

Informazio gehiago: KAI Pastorala BLOGA (egin klik)

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »