Gaur egun, curriculumaren bidez, PENTSAMENDU KONPUTAZIONALA ETA ROBOTIKOA proiektua garatzen ari gara (3 urtetik DBHko 4. mailara arte). Proposamen horri esker, ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna garatu ahal izango dogu, pentsamendu konputazionalaren ikuspegia duten problemak ebatziz.
TEKNOLOGIA IKASGAIA –DBH
Teknologia ikasgaiak hainbat ate zabaltzen die ikasleei, bai eguneroko prozesuak eta makinak ulertzeko, bai arlo zientifikoko prozesuak ezagutzeko.
Taldeka lan eginez, unitate didaktiko bakoitzak proposatzen duen gaiaren inguruan proiektu bat diseinatu eta aurrera eramaten dute.