Euskara eta euskal kultura Karmengo Amaren DNAren parte dira. Horren inguruan mintzatu gara Kai Podkasten atal berri honetan, non ikastetxeko irakasleriaren prestakuntza, ardura eta konpromisoa berresten den. Izan ere, ikasle zein irakasleen komunikazio eta ikasketa hizkuntza euskara da eta egunero ikasi, jolastu, gozatu eta bizi egiten dute.
Gai honen inguruan hitz egiteko Xabier Artabe, Lehen Hezkuntzako irakaslea, Juan Martín Iriondo, DBHko irakaslea, eta Andoni Barañano, Zuzendari Pedagogikoa, izan ditugu mahai inguruan.
Aurkezlea: Alazne Corral
Produkzioa: Arro Komunikazioa
En KAI Podkast nos sumergimos en el nuevo modelo educativo de Karmengo Ama Ikastetxea implantado en la guardería y hasta los 2 años. Con unas nuevas y modernas instalaciones, la calidad educativa y la calidez humana se hacen aún más presentes.
Hablamos, por tanto, de la pedagogía del cuidado que envuelve todo el proyecto educativo del colegio de Amorebieta-Etxano y que, a esta edad, es crucial para el desarrollo social, emocional y cognitivo de los y más txikis.
Karmengo Ama Ikastetxeak bere podcast-a (KAI podkast) estreinatu du ‘Ikaskuntza eta zerbitzua’ programari buruzko lehen atalarekin. Ekimen hau ardatz giltzarria da ikasleek elkartasuna eta enpatia bezalako baloreak landu ditzaten komunitateari zerbitzu bat eskaintzen dioten bitartean.
Ikasturtean zehar hainbat proiektutan lan egiten dute beste pertsonentzat laguntza erreferentzia izan daitezen. Adibidez, jarduerak egiten dituzte zaharren egoitzetan, ikastetxeko txikiei haien errutinekin laguntzen diete… Proiektuak giza harremanetan zentratzea eta ikasleen autoestimua indartzea du helburu lotura osasuntsuak eta positiboak eraikiz.
Ikastetxearen informazio guztia karmengoama.eus -en