2021KO OTSAILAKK 18
Irudimenaren garapena, ingurunearen barneratzea, sozializazioa, ekarpenak garapen motorrari… Jolas sinbolikoaren onurak anitzak dira. Simulazioari esker, ikasleak gai dira inguruan duten mundua ulertzeko eta eguneroko bizitzaren ohiturak barneratzeko. Funtzesko tresna da, beraien ikaskuntza bultzatzen duena, zalantzarik gabe.
Jolasaren abantaila handienetako bat umeek garatzen duten espontaneotasuna da: jostailuak hautatu eta modu autodidaktan ikasten dute, hainbat rol jokatzen dituzte eta inguruko mundua modu eraginkor eta motibagarrian imitatzen dute. Karmengo Ama Ikastetxean metodologia barritzaile eta erakargarrietan oinarritutako kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua egiten dugu, horrela, ikasleek lehen urratsetatik ikaskuntza prozesuaz gozatu dezaten.