Kanpoko espazioak ikasteko aukera paregabea bihurtu dira Karmengo Ama Ikastetxean

2020KO URRIAKK 29

Kanpoko espazioak ikasteko aukera paregabea bihurtu dira Karmengo Ama Ikastetxean
Kanpoko espazioak ikasteko aukera paregabea bihurtu dira Karmengo Ama Ikastetxean
Kanpoko espazioak ikasteko aukera paregabea bihurtu dira Karmengo Ama Ikastetxean
Kanpoko espazioak ikasteko aukera paregabea bihurtu dira Karmengo Ama Ikastetxean

Covid-19ak eragindako krisiak ezohiko egoera batean kokatu du irakaskuntza eta hezkuntza komunitateak eskura dituen baliabide guztiak erabili behar izan ditu. Helburua, ikasleen segurtasuna bermatzea izan da, hezkuntza proiektua aurrera doan heinean. Ikaskuntza prozesua ezin delako pandemiagatik gelditu.

Eta erronka hau abagune handia izan da Zornotzako Karmengo Ama Ikastetxearentzat. Ikastetxeak ahalik eta gehien baliatu ditu bere instalazioak eta ingurunea hezkuntza-proiektuan txertatzeko eta ikasleei ikaskuntzan aurrera egiteko tresna erabilgarriak emateko.

Karmengo Ama Ikastetxeko patioak -8.000 metro karratu inguruko instalazioak- beste ikasgela bat bilakatu dira. Bertan, umeek, besteak beste, honakoak jarri dituzte martxan: talde-lana edo ikaskuntza kooperatiboa bezalako metodologiak, sormena sustatzeko ekimenak, motrizitatea Haur Hezkuntzan edo ikaskuntza sustatzen duten proiektuak. Hori guztia, kanpoko espazioez gozatzen duten bitartean.

Ez bakarrik hori. Inguratzen gaituen natura pizgarri garrantzitsua da beren ikaskuntzarako. ‘Gela ireki’ hauetan ikasleak teoriatik praktikara pasatzen dira eta ‘in situ’ ikasten dute, modu zuzenenan, horrek beren ulermena errazten du eta egunerokotasunean motibatu egiten ditu. Horrela, Jauregibarria parkea edo Haresti eta Belatxikita bideak, kirol praktikarako, ikaskuntzarako eta talde gozamenarako ingurune osasungarri eta propioak, ikastetxearen hezkuntza jardueraren estentsioa dira, inoiz baino gehaigo.

 “Aire zabaleko hezkuntza jarduera presentzialak begiak ireki dizkigu; aukerak oso zabalak dira eta horregatik jarri dugu martxan. Gainera, ikasleek oso motibatuta ikasten dute”, dio Kristina González Karmengo Ama Ikastetxeko zuzendariak.

Adibideak askotarikoak dira ikasturteko lehen aste hauetan. Patioan jarritako piknik mahaiak Haur Hezkuntzako txikien idazmahai berriak dira, matematika ikasten hasteko, sormena bultzatzeko edo taldean lan egiteko; birziklatzeak eta jasangarritasunaren kulturak zentzu handiagoa hartzen dute parketara eta lorategietara irtetzen direnean eta jolas-parkea, dibertigarria izateaz gain, hezkuntza proiektuak garatzeko gune bat ere bada.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »