2020KO MAIATZAKK 25
Hezkuntza presentziala oso modu zehatzean itzultzen da Karmengo Ama Ikastetxera, izan ere, laguntza edo orientazio profesional handiagoa behar duten DBH 4. mailako ikasleei arreta ematera zuzenduta egongo da.
Karmengo Ama Ikastetxeko irakasleak laguntza gehien behar duten ikasleekin harremanetan jarriko dira, haiekin banan-banan bilduko dira eta, hala, azken asteetako online hezkuntzarekin jarraituko dute. Ikastetxeak ikasle guztien ikaskuntza-prozesua babestu nahi du, bai DBH 4. mailakoena, bai gainerako ikasleena.
Ikaskuntza pertsonalerako, Karmengo Ama Ikastetxeak bisita-geletan jasoko ditu ikasleak, betiere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-protokoloa jarraituz.
Hala, ikasturtearen bukaerak berme guztiak izango ditu; izan ere, isolamenduan zehar ikaskuntza ez da eten ezarritako online prestakuntza-ereduari esker.
Egun, neurri egokiak hartzeko asmoz, Karmengo Ama Ikastetxea datorren ikasturtearen hasiera nolakoa izan daitekeen aztertzen ari da.