Aniztasun Kurrikularra, eskola-porrotaren aurkako programa arrakastatsua

2017KO MARTXOAKK 8

Aniztasun Kurrikularra, eskola-porrotaren aurkako programa arrakastatsua

Karmengo Ama Ikastetxeak ikasketak uzteko arriskuan dauden ikasleek DBHko ziurtagiria lortu dezaten berezko modeloan oinarritutako proiektu espezifikoa garatzen du

Ikasketa kooperatiboan, proiektuetan oinarritutako ikasketan eta ikasketa eta zerbitzu solidarioan oinarritzen den berezko ereduak, hau da, Karmengo Ama Ikastetxeko Aniztasun kurrikular programak, arreta berezia jartzen du irakasle bakar batek orokorrean ikasgai guztietan gidatu eta hezitu ditzan ikasleak. Aniztasun Kurrikularra Eusko Jaurlaritzak, aniztasun trataera kudeatzeko eskaintzen duen laguntza da. Neurria  DBHko 3. eta 4. mailan garatzen da, 2 urteko programa izanik. Helburua, bere ibilbidean zailtasun desberdinak izan dituzten ikasleriari oinarrizko hezkuntzako ziurtagiria  lortzeko  aukera ematea da.

Urteetan zehar, esperientziarekin arrakastarako gakoak zehaztu dituzte Karmengo Aman. Hainbat urte daramate programa garantzen. Hain zuzen ere 1999-2000 ikasturtetik. Programaren eskaintza zabala da eta bai ikastetxeko ikasleen eta  herriko zein inguruetako ikasleen eskura dago. Izan ere, dagoeneko hainbat ikasle Zornotzara hurbildu dira dira DBHko azkenengo 2 urteko programaren bidez garatzera.

Baina nola egiten da lan Aniztasun Kurrikular programan? Lehenik eta behin funtsezkoa da  ikasleak talde txikietan banaturik egotea. Ikasgaiak hiru ataletan banaturik egongo dira; Gizarte Hizkuntza edo Zientzia-teknologia eremua, ikasleek aukeratuko dute norantz bideratu nahi dituzten euren ikasketak, tutoretza eta  beste ikasgaiak. Hauek gela arruntean garatzen dira: Erlijioa, Gorputz hezkuntza, Musika, Plastika eta hautazkoak. (Informazio eta Komunikaziorako teknologia, Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa).

Bestalde, irakasleen papera funtsezkoa da Aniztasun Kurrikularrean. Hezitzaileen esku hartzea asko murriztu behar da eta eremu bakoitzaren proposamen pedagogikoa irakasle bakarrak gidatzen du. Egoera honek, hau da, talde txikia eta irakasle gutxiren interbentzioa, ikasleen motibazioa, talde sena, konpromisoa, parte hartzea eta lan giroa asko indartzen du. Ikasleek irakaslearekin konfiantza, zabaltasuna, adierazten dute. Ondorioz, jarraipena askoz ere sakonagoa da, bai arlo pertsonalean bai arlo akademikoan. Irakasleak ikasle hauen hezitzaileak eta gidariak dira batez ere. Metodologia aldetik, Ikasketa Kooperatiboa proiektuaren oinarria da. Ikasleek, bakoitzaren ikasketaren ardura izateaz gain bere kideen ikasketan ere zerikusia dauka eta honekin batera, ikasketa eta zerbitzu solidarioa eta proiektuen bidezko ikaskuntza lantzen dute. Helburuak, taldeko helburuak dira.

Emaitzak hitzarmen hartura, orain arte esperientzia oso positiboa izan da, bai emaitza akademikoetan bai garapen pertsonalean; norbanako konfiantza garapenean, harremanetan, oinarrizko konpetentzietan... Orokorrean, programan parte hartu duten ikasleen %90-a titulazioa lortu dute, hau da, programa guztiz arrakastatsua da.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »