24

ur

... horregatik, gurekin haztea nahi dugu

2019ko urriak 24

Jakin badakizuenez, Karmengo Ama Ikastetxeak irudi berri bat sortu du 0tik 2 urtera bitarteko umeen gurasoak Ikastetxea ezagutzera gonbidatzeko. Kanpainak, ‘Etorri eta hazi gurekin’ esaten du;  Karmengo Ama Ikastetxearen misio nagusia pertsonak heztea eta trebatzea baita.

Ezagutzen gaituztenak gurekin gelditu nahi izango dira, haien seme-alabak Karmengo Aman haztea nahi izango dute. Izan ere, hezkuntza aurreratuena sustatzen duen ikastetxea izateaz aparte, ikasleenganako, eta, batez ere txikienganako,  maitasuna eta samurtasunagatik nabarmentzen gara.

Maila txikienetan ezarritako hezkuntza-programek haurren hazkundearekin lotura duten alderdiak indartzen dituzte, eta,  honi, hezkuntza aurreratua deritzogu. Hortaz, zenbait baloreen sustatzaile garela esan dezakegu, segurtasuna, konfiantza eta nutrizio orekatua, besteak beste; gainera, gure sukaldeetan egunero prestatzen diren otorduei esker, bizimodu osasuntsuaren alde egiten dugu.

Hau guztia kontuan hartuta, Karmengo Ama Ikastetxeko haurrek modu seguruan ekiten diote ikaskuntzari eta baita etorriko diren hezkuntza-etapei ere. Horregatik, gurekin haztea nahi dugu.