Ikasketa eredu berriak gelatik kanpo

2019KO IRAILAKK 30

Ikasketa eredu berriak gelatik kanpo

Gelatik kanpo ematen diren irakaskuntza mota berriek ikasleen motibazioa eta jakingura sustatzen dute. Hala izanik, Karmengo Ama Ikastetxearen Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ENEEKek (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua) irakatsitako nekazaritza ekologikoari buruzko jarduera onak sustatu dituzte.

Ikasleak LURZORUA Hezkuntzarako eta Sentsibilizaziorako Eskola Programaren partaide izan dira. Bertan, lurzorua emankorra izan dezan eduki behar diren zaintzak ezagutu dute, eta horretarako, lehenik eta behin, lurzoru-laginak hartu dituzte, analizatu eta diagnostikatu.

Hala, teoria eta praktikaren nahasketak ikasketa sakontzen laguntzen du. Amorebieta-Etxanoko Jauregibarria baserrira egindako ibilaldian, Karmengo Ama Ikastetxearen ikasleek ekologismoaren balioak ikasi dituzte. Alegia, ingurumena zaintzeko etaelikagai-sistema jasangarriagoa, naturalagoa eta osasungarriagoa izateko ekologismoak duen garrantzia barneratu dute.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »