2019KO MARTXOAKK 13
Karmengo Ama Ikastetxeko ikasleen ordezkariek, Amorebieta-Etxanoko udala eta beste ikastetxeekin batera elikadura zirkularraren inguruko Jardunaldi Teknikoan parte hartu dute. Helburua, hondakinak eta baliabideen erabilera ahalik eta gehien murriztea, eta, produktu bat bere balio-bizitzaren amaierara iristen denean, baliabideak ekonomiaren barruan kontserbatzea, behin eta berriro berrerabiltzeko.
Horretarako, herritarrak kontzientziatzea elikagaiak kontsumitzeko eredu arduratsuagoaren inguruan eta prozesu hori haurren eta gazteen artean hastea, hezkuntza-sistemaren bidez. Kontsumitzaileek elikagai-soberakinak aprobetxa ditzaten eta/edo soberakin gehien sortzen dituztenek dohaintzan eman ditzaten bultzatzea eta lehen sektoreko eta nekazaritzako elikagaien sektoreko azpiproduktuak modu berritzailean (adibidez, beste sektore batzuetarako lehengai gisa) erabil daitezen sustatzea beharrezkoa ikusten dute gazteek.