Ikasturte hasierari aurre egiteko aholkuak

2018KO IRAILAKK 4

Ikasturte hasierari aurre egiteko aholkuak

Oporrak bukatuta, eguneroko ohikeriara bueltatzea eta ikasturte berriari aurre egitea beharrezkoa da. Estresa, familia, gurasoen lana… Ikastolara buelta zail egiten duten karga pisutsuak izan ohi dira. Horrela ba, gure seme-alaben ikastolara buelta arrakasta bat izan dadin 10 aholku proposatzen dizkizuegu: 

 

Eskola ordutegira modu mailakatuan moldatu; lotara joateko eta jaikitzeko ordutegia ezarri klasera nekatuta ez heltzeko. Ordutegia baita asteburuan ere bete. Familiarekin gosaldu eta denbora nahikoarekin antolatu. Hizketa sustatu modu naturalean errendimendu mental eta fisikoa hobetzeko. Eskola materiala beraiekin prestatu, liburuak erosi, estalkia jarri, arropa prestatu, motxila…Etxerako lanen birpasatzea egiten lagundu, beti beraien lorpenak goraipatuz eta indartuz. Ikasturte berriaren hasierak dituen gauza onak azaldu. Lagunekin elkartu, ume berriak ezagutu, gauzak ikasi, irtenaldiak…Entzun, beraien galdera, egonezin eta beldurrei erantzuna eman. Konfiantza eta babesa eman. Beraientzat ikasturtearen hasiera aurre egin behar duten egoera berri bat da.

 

Arratsaldeetan ariketa fisikoa egin telebista ikusi edo ordenagailuan jolasten egon beharrean.  Jolastokira joan, bizikleta hartu, patinatzera joan… Modu honetan estresa askatu eta beraien kezkak eta beldurrak burutik ezabatzen dituzte. Ikastolako lehen egunean beraiekin joan. Banatze une traumatikoa ekidin eta banaketa denboran motza egin. Posiblea bada beraien bila joan. Bakoitzak bere lanera bueltatzearen antsietatea, beldurra eta alferkeria igortzea ekidin behar dugu beti. Prozesu oso honetan ezin dugu ahaztu gurasoen lasaitasuna umeak zoriontsu egiten dituela. 

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »