2024KO IRAILAKK 19
Mugikortasun Iraunkorraren Astea dela eta, Karmengo Amak ingurumenarekiko konpromisoa eta bizi-ohitura osasungarrien inguruko prestakuntza indartzen ditu. Urtean zehar, ikastetxeak Txirringaeskola programan parte hartzen du, bizikleta garraiobide gisa ez ezik aisialdirako eta ikaskuntzarako tresna gisa ere erabiltzea sustatzen duena.
Aste honetan, Lehen Hezkuntzako ikasleak kalera atera dira trafiko-seinaleak identifikatzen ikasteko, haien jakin-mina eta bide-kontzientzia sustatuz. Horrelako jarduerek bide-segurtasunaren garrantzia ulertzen eta inguruan ohitura arduratsuak hartzen laguntzen diete ikasleei.
Gainera, gaur arratsaldean, udalak 4 eta 14 urte bitarteko ikasleentzako tailerrak antolatu ditu Zelaietan. Aukera paregabea mugikortasun iraunkorrari buruz ikasten jarraitzeko!
Gogoratu BIHAR Zelaietan ekintza desberdinak egongo direla. pic.twitter.com/bTC92RmPz0
— KAI LH1-2 (@KARMENGOAMALH12) September 18, 2024