2024KO APIRILAKK 12
Karmengo Ama Ikastetxea aitzindaria da mutilen eta nesken artean zientzia sustatzeko metodologiak lantzen. DBH 4. mailako ikasleek Leartiker bisitatu dute 3D iprimaketaren arloan egiten duen lana ikusteko. Han laborategiak eta tailerreko ekipoak ezagutu ahal izan dituzte, teknologiarekiko jakin-mina piztuz edo sustatuz haietako askotan.
Izan ere, Karmengo Amak konpomiso handia du txikiak direnetik zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzea xedea duen Inspira STEAM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea, Matematika) programarekin.
Horretarako, ikerketa, zientzia eta teknologiaren munduko profesionalek ematen dituzten sentsibilizazio eta orientazio-ekintzetan oinarrituz hainbat ekintza eta jarduera jartzen ditu martxan. Hala nola, Leartiker enpresara egindako bisita honen bitartez.
Modu honetan, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa sustatzen du, ez bakarrik Lehen Hezkuntzan, baizik eta gazteen artean ere, haien etorkizuneko ikasketetan edota lan-irteeretan kontuan izateko aukera indartuz.