2024KO APIRILAKK 4
Ikastetxeak XXXV. edizioa ospatu zuen martxoaren 18tik 22ra, ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin
Euskal Astea tradizio eta nortasun ikurra da Karmengo Aman. Martxoaren 18tik 22ra bitartean, euskal kultura sustatzen duen jaiaren XXXV. edizioa ospatu zen, eta ikasleek eta irakasleek hainbat jardueratan parte hartu zuten, hala nola, ipuin kontalarian, herri-kiroletan, tailerretan, jolasetan, euskal dantzetan eta tortilla lehiaketa zirraragarrian. Indarra eta gogoa nabari izan ziren ikastetxeko txoko bakoitzean.
Ekimen honek, gazteen parte-hartze aktiboa sustatzeaz gain, bizikidetza osasungarria eta atsegina sustatzen du euskararen esparruan. Gainera, aurten Euskal Asteak bat egin du Korrika Zornotzatik igarotze zirraragarriarekin, hezkuntza komunitatea euskararen aldeko ekimenari elkartuz, eta, horrela, euskararen sustapenarekin eta zaintzarekin ikastetxeak duen konpromisoa berretsiz.
Laburbilduz, Euskal Astea, beste behin ere, Karmengo Amaren filosofoaren islada izan da: euskal kultura maitatu, bizi, eta ospatu, hezkuntza komunitate osoak ilusio bereziz bizi duen aste honetan.