2024KO MARTXOAKK 4
Karmengo Ama Ikastetxeko Lehen hezkuntzako ikasleek Euskadiko First Lego Leagu (FLL) Explore azokan izan dira. Robotika, berrikuntza eta aurrerapen teknologikoak ikasleek proposamenen protagoniastak izan dira aurkeztutako proiektuetan.
First Lego League esperientzia praktiko eta dibertigarrietatik abiatuta, 4 eta 16 urte bitarteko gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzen dituen nazioarteko hezkuntza-programa bat da, mundu errealeko arazoak konponduz etorkizun hobe bat eraikitzen laguntzeko. Urtero, FLLk erronka berri eta zirraragarria eskaintzen die talde guztiei, STEAM (Science, Technology, Engineering, Art and Mathematics) arloen bidez sormena sustatzeko helburuarekin.
Aurten, Karmengo Ama Ikastetxetik aurkeztutako proiektuak, explore mailan, hurrengoak izan dira:
ROBOTALARIAK: Sarrera energia eolikoarekin funtzionatzen duen bizikleta eta skatentzako aparkalekua.
CAMPEONESBRICK: Mendia ez kutsatzeko aforoaren kontrol berezia.
LOS ROBOTIKOS: Desgaitasunak duten pertsonak igerilekuan sartzeko plataforma berritzailea.
MONTALARIAK: Zale gutxi duen ekipoa animatzeko grada digitala; gola sartzean animazio audioa aktibatzen da.
Horrela, Karmengo Ama Ikastetxeak interes zientifikoa lantzen jarraitzen du, genero-oztoporik gabe, bere hezkuntza-proiektuaren parte gisa.