2024KO OTSAILAKK 29
Hezkuntza emozionala ardatz giltzarria da Karmengo Amaren ereduan. Are gehiago, ikastetxeak pertsonen hazkunde pertsonalaren aldeko apustua egiten du, haien emozioen kudeaketaren alde eta barne-ezagutzaren alde, izan ere, horiek dira ikaskuntzan trebatzeko oinarriak.
'Taupada' proiektuari esker, ikasleek haien barnealdea aztertzen dute eta sentimenduak eta emozioak aztertzen dituzte hausnarketaren eta erlaxazioaren bidez, funtsezkoa haien ongizaterako.
Garrantzitsua da, nork bere burua eta lankideak ezagutzea, arnasa hartzea, erlaxatzea eta sentimenduak partekatzea. Horretarako, Taupada proiektua praktikan jartzen dute hainbat jardueraren bitartez: sentimenduak marraztea, sentimenduak partekatzea, elaxazio ariketak… Horrela, Karmengo Ama Ikastetxeak ikasleen garapen pertsonalari laguntzen dio.