2023KO AZAROAKK 15
Ikaskuntza kooperatiboa ardatz giltzarria da Karmengo Ama Ikastetxean, funtsezkoa ikasleek gaur egungo erronkei aurre egin ahal izateko. Ikasleek taldean lan egiten dute lehen urratsetatik, dinamika aktibo, parte-hartzaile eta inklusiboak oinarri dituen metodologiaren bitartez.
Ikastetxearen hezkuntza proiektuan txertatuta dagoen ikaskuntza mota honek beharrezko tresnak eskaintzen ditu ikasleek haien etorkizunerako ezinbesteko gaitasunak eskuratu ditzaten. Taldean lan egiteko, erabakiak hartzeko edo gatazkak ebazteko gaitasuna, esate baterako.
Mahai-jokoak lankidetza, logika eta behaketa bezalako alderdiak sustatzeko tresna ere badira. Gainera, sozializazioa errazten dute eta ikasleei pantailetatik urruntzeko aukera ematen diete. Hori guztia helburu argi batekin: ikasleak motibatzea eta ikaskuntza dibertigarria bermatzea.