Ohitura bihurtu da ikasturteari berriro ekiteko txangoa egitea. Heziketa ez da ikasgelan bakarrik garatzen, irteerak irakaskuntza metodo aktiboa, praktikoa eta interaktiboa baitira. Karmengo Ama Ikastetxean programari forma ematen dion proposamen hau xehetasunez planifikatu dugu.
Hala, Lehen Hezkuntzako ikasleek Añanako Gatz Harana bisitatu dute, munduko gatz fabrikarik zaharrenetakoa. Neska-mutilak egun batez bere berreskurapenaren parte izan dira, milaka terrazetan barrena egindako ibilbideaz gozatuz eta bere arkitektura bitxiari erreparatuz.