2023KO APIRILAKK 27
12 eta 13 urteko ikasleek Edateko Urak Tratatzeko Estazioa eta Uren Araztegia bisitatu dituzte jasangarritasunaren garrantzian sakontzeko
‘Eskola Agenda 2030’ Karmengo Ama Ikastetxearen funtsezko proiektuetako bat da. Ikastetxeak hainbat ekimen jartzen ditu martxan ikasleak jasangarritasunaren inguruan sentsibilizatzeko adin goiztiarretatik.
Adibidez, duela gutxi, 12 eta 13 urteko neska-mutilek Edateko Urak Tratatzeko Estazioa eta Uren Araztegia bisitatu dituzte beste ikastetxe batzuetako ikasleekin.
Ikasgeletan edukia lantzeaz gain (jarduerak eskola baratzean, hausnarketa dinamikak, elikadura osasungarriaren inguruko kontzientziazioa…) aukera garrantzitsua da ere teoria arrakastaz ulertzeko eta jasangarritasunarekiko konpromiso handiagoa bultzatzeko.
Horrela jaso du El Correok.