Produktu higienikoen, arroparen eta oinetakoen bilketa martxoaren 20tik 24ra bitartean AITA MARI euskal erreskate ontziari laguntzeko

2023KO MARTXOAKK 20

Euskal Astearen programaren barruan eta urtero, Karmengo Ama Ikastetxeak hainbat elkarteren lana ikusarazten du

Euskal Astea ere elkartasuna bezalako baloreak lantzeko aukera da. Urtero, Karmengo Ama Ikastetxeak hainbat elkartek egiten duten lana ezagutzera eman nahi du eta haiekin batera lankidetza sarea sortu.

Aurten, programaren barruan, Asier Sánchez EITBko kazetariak eta Amaia Iguaran AITA MARI euskal erreskate itsasontziko bolondresak ikastetxea bisitatuko dute martxoaren 28an AITA MARI erreskate ekimenaren inguruan hitzaldi bat emateko DBHko ikasleei.

Ekimenarekiko konpromisoa adierazteko, ikastetxeak beharrezko materialen bilketa egingo du martxoaren 20tik martxoaren 24ra.

Eskatzen diren artikuluak hauek dira: 

PRODUKTU HIGIENIKOAK:

-Konpresak

-Hortzetarako pasta

-Dosi bakarreko suero fisiologikoa

-Hortzetarako eskuila

ERROPAK (GIZON, EMAKUME, UME)

-Kamisetak

-Sudaderak

-Prakak

-Galtzontziloak

-Kuleroak

-Galtzerdiak

-Txanoak

-Crock moduko zuekoak

Parte hartzera animatzen zaituztegu.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »