Karmengo Ama Ikastetxeak Zornotzako Euskal Jaian parte hartuko du urriaren 22an

2022KO URRIAKK 7

Karmengo Ama Ikastetxeak Zornotzako Euskal Jaian parte hartuko du urriaren 22an

Ikastetxea jaien batzordearen parte izan da ospakizunaren prestakuntzan parte hartzeko

Karmengo Ama Ikastetxeak euskal kultura bizi eta bultzatzen du egunero, baita Amorebieta-Etxanoko ekitaldietan parte hartuz ere. Ikastetxeak Zornotzako Euskal Jaiaren prestakuntzan parte hartu du eta urriaren 22an, larunbata, hainbat irakaslek dantzatu eta abestuko dute  beste ikastetxeetako irakasleekin.

Egunean zehar hainbat jarduera egingo dira: txistulariak, bertsoak, kalejira, musika, dantzak... Gainera, bertoko produktuen zozketa bat egingo da eta tiketak egunean bertan eskuratu ahal izango dira.

Horrela, Zornotzako Euskal Jaia euskal kultura eta tradizioa modu aktiboan bizitzeko aukera bihurtzen da.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »