2022KO IRAILAKK 27
Karmengo Ama Ikastetxeak gogotsu eta ilusioz ekingo dio ikasturte berriari, erronka berriei aurre egiteko prest. Hezkuntza proiektuak helburu argia du: pertsonak heztea hezkuntza kalitatearen eta giza berotasunaren bidez.
Beste urte batez, ikastetxeak berrikuntzaren aldeko apustua egin du bere metodologia guztietan, eta arreta berezia jarriko dio robotikari, ardatz giltzarria izango baita berriz ere. Kanpoko espazioak ere garrantzi handikoak izango dira, eta hezkuntza proiektuaren funtsezko zati bihurtuko dira. Horrela, ikastetxeak ikaskuntza aktiboa eta estimulatzailea sustatu nahi du, ikasleak motibatzeko.
Hori guztia ikaskuntza kooperatiboa, zaintzaren pedagogia, ongizate emozionala eta Karmengo Ama Ikastetxearen eredua definitzen eta zentzua ematen dioten baloreak ahaztu gabe.
Ikasturtearen berrikuntzen eta proiektuen berri emango dizuegu gure webgunean.