2022KO MARTXOAKK 31
Hainbat irteeren bitartez, ikasleek teoria praktikan jartzeko aukera dute eta arrakastaz ulertzen dituzte kontzeptuak.
Txangoak alderdi garrantzitsua dira ikaskuntza prozesuan, eta Karmengo Ama Ikastetxean ohikoak dira. Helburu nagusia ikasleek eskoletan ikasitakoa praktikan jartzea da, modu desberdin, pizgarri eta erakargarrian: kasu errealak ikusten dituzte, gauza berriak deskubritzen dituzte, gainera, askotan esperimentatzen dute eta euren eskuekin ikutzen dute. Zentzua ematen diete egunero ikasten duten kontzeptuei, azken emaitza pozgarria lortuz.
Bizikidetza osasungarria eta atsegina
Ikaskuntza bultzatzeaz gain, txangoek hainbat onura dituzte gizarte arloan. Ikasleek aire zabalean gozatzen dute, loturak sendotzen dituzte kideekin, hobeto ezagutzen dute elkar, taldean lan egiten dute… Bizikidetza osasungarria eta atsegina sustatuz.
Karmengo Ama Ikastetxeko helburuetako bat da: ikasleak motibatzen dituen ikaskuntza esanguratsua, interesgarria eta dibertigarria mesedetuz, ikasgelatik harago ere.