2022KO MARTXOAKK 10
Karmengo Ama Ikastetxeak konpromiso sendoa du berdintasunarekin eta egunero erakusten du hainbat dinamika eta proiekturen bidez, etapa guztietako ikasle eta irakasleen inplikazioarekin.
Ikasgeletan hausnarketa lantzeaz gain, ikastetxeak Amorebieta-Etxanoko ekitaldi publikoetan parte hartu du haren konpromisoa eta babesa erakusteko. Adibidez, Emakumearen Nazioarteko Egunean, ikasleek ideiak eman zituzten eta euren manifestua irakuri zuten Udaletxean egindako ekitaldian.
M8 aukera da emakumeen eskubideak aldarrikatzeko, mintzoa goratzeko eta Karmengo Ama Ikastetxeak egunero lantzen duena ikusarazteko: berdintasunerako bidea. Eta bere tresna hezkuntza da, kontzientziazioa ikasgeletan hasten delako.
Bideoa hemen.