2022KO URTARRILAKK 20
Kudeaketa emozionala funtsezko ardatza da ikaskuntza prozesuan. Karmengo Ama Ikastetxeko umeak euren sentimenduak ulertzen eta aztertzen hasiko dira dinamika praktiko eta aktiboen bitartez, adimen emozionala sustatuz.
Esate baterako, Haur Hezkuntzako irakasleak hainbat gogo-aldarteen argazkiak erakutsiko diete, eta umeak erlazionatutako sentimenduak barneratzen hasiko dira.
Ekintza mota hauek onura ugari dituzte: ikasleen ongizatea sendotzen dute, autoestimua indartzen dute, harremanak errazago izaten laguntzen diete, enpatikoak izaten ikasten dute… Nola sentitzen diren eta besteekin nola jokatzen duten ulertzeko gai dira, egunerokoan bizikidetza osasuntsua eta giro atsegina sortuz.