2021KO ABENDUAKK 23
“Pentsatzen ikastea” Karmengo Ama Ikastetxearen funtsezko helburuetako bat da. Ikasleek logika, sormena eta estrategia lantzen dituzte hainbat jolasen bidez.
Neska-mutilen interesa sustatzeaz gain, adimen logiko-matematikoa eta programazioa bultzatzeko modu eraginkorra da, adibidez. Ikasleek euren etorkizunerako ezinbesteko gaitasunak eskuratzen dituzte eta, gainera, modu parte-hartzaile eta erakargarrian egiten dute: garatzen dituzte pentsamendu kritikoa edo asmatzeko gaitasuna, arazoei irtenbideak bilatzen dizkiete…
Horrela, Amorebieta-Etxanoko ikastetxeak aukeraz beteriko eta berrikuntzan oinarrituriko hezkuntza proiektua eskaintzen du.