2021KO ABENDUAKK 9
Xakea, Chess, Karmengo Ama Ikastetxearen hezkuntza proiektuaren parte da. Ikastetxeak Lehen Hezkuntzako ikasgeletan adimen logiko-matematikoa sendotzeko apustua egin du, ingelesezko berariazko ikasgaiaren bidez. Hezkuntza onura eta aukera pedagogiko askoko diziplina da.
Xakearen bitartez, ikasleek hainbat gaitasun garatzen dituzte, hala nola kontzentrazioa, arreta, memoria edo pentsamendu gogoetatsua. Ikasgai honekin, neska-mutilek gero eta gehiago ikasten eta gozatzen dute. Matematika konpetentziari lotutako hainbat gaitasun sustatzeaz gain, taldean lan egiteko eta baloreetan hezteko aukera bikaina da: iritziak trukatzen dituzte, jokaldiak pentsatzen dituzte, elkarrekin ikasten dute, erabakiak hartzen dituzte…
Horrela, xakea, ikaskuntza arrazionala sustatzeaz gain, sorkuntza eta harreman sozialak sustatzen dituen diziplina bihurtzen da.