2021KO AZAROAKK 18
Karmengo Ama Ikastetxeak ikaskuntza kooperatiboaren aldeko apustua egin du ikasleen logika eta sormena bultzatzeko. Neska-mutilek hainbat talde-dinamika jarri dituzte abian, “pentsatzen ikasteko” helburuarekin.
Etorkizunerako funtsezkoak diren gaitasunak garatzen lagunduko dieten ekintzak burutuko dituzte: asmatzeko gaitasuna, sorkuntza, arazoen ebazpena… Gainera elkarrekin egiten dute: ezagutzak partekatzen dituzte eta kontzeptuak azaltzen dizkiete ikaskideei.
Ikasleak motibatzen dituen eta haien eskola errendimendua hobetzen duen modu erakargarria da, talde-lana eta inklusioa ere mesedetuz: ikasleek elkarrekin lan egiten dute helburu bera lortzeko.