2021KO AZAROAKK 11
Emozioak aztertzea, sentimenduak adieraztea, norbere burua ezagutzea… Taupada proiektuaren alderdi giltzarriak dira. Baloreak oinarrizko ardatza dira Karmengo Ama Ikastetxean, eta entzutearen eta gogoetaren bitartez, gure ikasleen ongizatea bultzatzen dugu.
‘Taupada’, barnekotasuna, barne mundua eta adimen espirituala garatzeko helburuarekin sortu zen. Ikasleak gonbidatzen ditugu barruan duten altxorra ezagutzera, gorputz kontzientzia, sormena, adierazpen sinbolikoa eta oreka emozionalaren bitartez, adibidez.
Sentimenduak eta emozioak miatzen eta neska-mutilen garapen pertsonala sustatzen laguntzen duten dinamika eta proiektuak dira.
“Barrutik kanpora… Kanpotik barrura”