2021KO MARTXOAKK 12
Karmengo Ama Ikastetxean hainbat ekimen jartzen ditugu abian ikasleak motibatzeko eta bizikidetza osasuntsua sustatzeko, agurraren errutina, adibidez. Ikasle bat ‘makinista’ bezala hautatzen da, eta gainontzekoek aukeratu behar dute zer egin ikasgelara sartu aurretik: besarkada eman, dantzatu edo bostekoa eman.
Horretarako, kartelak eskegitzen dira aukerekin, umeek aukeratu dezaten. Ekintza honek lotura garrantzitsuak sendotzen ditu eguneroko bizikidetzan. Karmengo Ama Ikastetxean egunero lan egiten dugu errutina erakargarria eta motibagarria izan dadin, baina, batez ere, gure txikiek ikaskuntza prozesuaz ilusioz eta irribarre batekin gozatu dezaten.