Karmengo Ama Ikastetxeko hezkuntza proiektuak zero eta bi urte arteko umeen garapen integralerako oinarriak jartzen ditu

2017KO OTSAILAKK 1

Karmengo Ama Ikastetxeko hezkuntza proiektuak zero eta bi urte arteko umeen garapen integralerako oinarriak jartzen ditu

Ikastetxeak, Zornotzako erdigunean kokatuta, kalitatezko hezkuntza bereizitua eskaintzen du lehendabiziko hilabeteetatik
ZORNOTZA. Gizartearen etorkizuna gaur egungo umeak badira, kalitatezko hezkuntza bizitzaren lehendabiziko hilabeteetan hasi behar da. Karmengo Ama Ikastetxean beharrezko ikasketa integrala eskaintzen den arren, hau da, haurtzaindegitik derrigorrezko bigarren hezkuntza arte, DBH, zero eta bi urte artekoen eskaintza pedagogikoan arreta berezia jartzen da. Haurtzaindegia kalitatezko hezkuntzaren oinarria da.
Eskolara joaten hastea oso momentu berezia eta sentsiblea da familientzat eta haurrentzat. Umeak ezaguna den errealitate batetik beste errealitate berri batera salto egiten du. Familia giroan bizi eta elkarbizitzetik, ezezaguna den giro batera, eskola girora aldatzeak, haur txikietan estresa eta estutasuna sortu dezake. Euren ingurune soziala handitzen da. Beraien inguruko protagonistak izatetik, talde baten parte izatera pasatzen dira: gelakideen eta eskolaren parte. Horretarako, prozesua atsegina izan dadin, Karmengo Ama Ikastetxean xehetasunez lan egiten da ikasle eta familientzat trantsizioa ahalik eta positiboena eta aberasgarriena izateko.
Hezkuntza teknika eta didaktika proposamen zehatzen alboan doa egunero. Emaitza positiboak babesten dituzten garapen jarraituko metodologia berritzaileak. Gaia ez da, iraganean ulertzen zen moduan, haurtzaindegi zerbitzua eskaintzea soilik, baizik eta ume txikiak hasieratik heztea. Ikastetxeak, adibidez, ikasleen Estimulazio Goiztiarrean interes berezia jartzen du. Hau da, lehen haurtzaroko ahalmen eta gaitasunen garapenean. Adimen bitsen dinamikei esker arreta mantentzen ikasten dute eta memoria eta ikasketa lantzen dute burmuina estimulatzen duten bitartean. Honetaz aparte, teknika didaktiko anitzak lantzen dira: Joko heuristikoak, eguneroko objektuen ehundurak, formak eta koloreak identifikatzeko, adimen musikalaren garapena eta psikomotrizitatea. Helburua adin goiztiarretik ikasketa aukera anitzak eskaintzea da.
Estimulazio Goiztiarra oso positiboa da adin hauetan. Zero eta bi urte arteko umeak neurologikoki prest daude ekintzak proposatzen dituzten erronkei aurre egiteko eta gainera zentzumenak inoiz baino biziago dituzte. “Gelan behatu besterik ez dira behar. Jakin-min handia dute eta momentu oro ikasten jarraitu nahi dute. Beraiek eskatzen digute. Irakasleek harriturik ikusten dugu, sinestezina den abiadura batean, estimulu berrien eraginpean egon behar direla. Jenio batzuk dira”, dio Alaitz Bereziartuak, ikastetxeko bi urteko haurren geletako baten tutorea denak.
Umeak denbora tarte laburretan estimulu ugariei erantzuten die eta ondorioz erraz nekatzen da. Egunean zehar askotan hartu behar du atseden eta horregatik haurrak horrenbeste egiten du lo. Atsedena, lana bezain garrantzitsutzat hartzen dugu Karmengo Ama Ikastetxean eta horregatik egunean zehar erlaxaziorako eta atsedenerako programaturik dauden tarteak aldaketa aukera barik errespetatzen ditugu. Ez dira gutxi.”, gehitzen du Kristina Gonzalezek, Karmengo Ama Ikastetxeko pedagogia buruak.
Gainera Karmengo Ama Ikastetxea ikasleen zein familien errealitate zehatzei moldatzen da. Ikastetxeko haurtzaindegiaren helburuetako bat, familien lan bizitza haurren eskola bizitzara moldatzea da, beti ere atxikimendu prozesua ahalik naturalena izatea zainduz. Horregatik, ez da familien erosotasunaz oharkabetzen. Ordutegiak malguak dira goizeko zazpiak eta laurdenetik hasita. Posiblea da eskolaraino kotxearekin sartzea eta umeen aulkitxoak ikastetxean bertan utzi ahal izatea. Abantaila hauei esker lanaren eta familiaren arteko kontziliazioa errazago egiten da. Bazkariekin berdina gertatzen da. Ikastetxeak sukaldea izateak posible egiten du txikientzako pureak bertan egitea. Bazkari planak ume bakoitzaren beharrei egokituta osatzen dira. Elikadura prozesu osoa ikastetxeko profesionalen esku dago. Honek hazkuntza osasungarria bermatzea baimentzen duelarik.

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »