Normalkuntza

HELBURU ESTRATEGIKOAK:

Gure hizkuntza eta kultura bultzatzea.

Ikasleriaren gaitasun linguistikoen hobekuntza.

Ikastetxean Normalizazio linguistikoa egi bilakatzeko beharrizanetik sortzen da proiektu hau. Karmengo Ama ikastetxeak eta bere Hezkuntza Elkarteak, euskararen erabilpena bultzatu eta sustatzeko eta euskal kultura ezagutarazi, sentiarazi eta maitarazteko egin daben lana nabaria izan da. Urte batzuk dala (2005etik hona), Ulibarri Proiektuan batuko da.

2013an Euskeraren kalitatezko ziurtagiria lortu gendun Urrezko BIKAIN

Beste alde batetik, Amorebieta=Etxanoko udalagaz, euskera biziberritzeko planean helburua hau bera barneratzen daualarik, alkarregaz dihardugu lanean, AMETX erakundeagaz eta herriko beste eskolakaz ere.

Normalkuntza Planak proposatzen dituan ekintza batzuk honeek dira:

  • IRRATIGINTZA
    Ahozko hizkuntza lantzeko errekurtso lez Karmengo Ama Ikastetxeal emiosore propioa dauka (FM 108.0)
     
  • ANTZERKIGINTZA
    Ikasleek antzezlanak beste ikasle batzuei eskeintzen deutsiez eta baita herrikol beste ikastetxeetako ikasleei, familiei,... Batzuk Zornotza Aretoan ere zabaldu dira.
     
  • BERTSOGINTZA
    AMETX erakundeak bultzatuta LHko 6. mailan Bertsozale Elkarteak proposatutako Programa garatzen dogu. Ekintza honek “Bertsogintzaren inguruan” beste ikastetxeakaz garatutako ekintzak errezten ditu, batzuk familiei zabalduta ere.
     
  • EUSKERA ETA EUSKAL KULTURAREN ASTEA
    Hainbat ekintza batzen dira aste honetan, asko eta asko ikasturtean zehar garatuta eta ikusgai ipinten direnak.
    Ikuspuntu zabala dauka aste honek, alkarlana eta familiei zabaldutako proposamenak garatzen direlarik (tanborrada, erromeria,...), azken baten Hezkuntza Alkartean euskeraz bizitzeko aukerak.
    Guztietan IPIXKI dogu babesle eta laguntzaile, “Euskeraren suspertzailea” eta baita Ikasle Batzordea (LHko 6. mailatik gora), helburuak garatzen laguntzen dauan taldea.