Euskal Astea: kulturaz, tradizioz eta ilusioz beteriko astea Karmengo Aman

2024KO APIRILAKK 4

Euskal Astea: kulturaz, tradizioz eta ilusioz beteriko astea Karmengo Aman

Ikastetxeak XXXV. edizioa ospatu zuen martxoaren 18tik 22ra, ikasle eta irakasleen parte-hartzearekin

 

Euskal Astea tradizio eta nortasun ikurra da Karmengo Aman. Martxoaren 18tik 22ra bitartean, euskal kultura sustatzen duen jaiaren XXXV. edizioa ospatu zen, eta ikasleek eta irakasleek hainbat jardueratan parte hartu zuten, hala nola, ipuin kontalarian, herri-kiroletan, tailerretan, jolasetan, euskal dantzetan eta tortilla lehiaketa zirraragarrian. Indarra eta gogoa nabari izan ziren ikastetxeko txoko bakoitzean.

Ekimen honek, gazteen parte-hartze aktiboa sustatzeaz gain, bizikidetza osasungarria eta atsegina sustatzen du euskararen esparruan. Gainera, aurten Euskal Asteak bat egin du Korrika Zornotzatik igarotze zirraragarriarekin, hezkuntza komunitatea euskararen aldeko ekimenari elkartuz, eta, horrela, euskararen sustapenarekin eta zaintzarekin ikastetxeak duen konpromisoa berretsiz.

Laburbilduz, Euskal Astea, beste behin ere, Karmengo Amaren filosofoaren islada izan da: euskal kultura maitatu, bizi, eta ospatu, hezkuntza komunitate osoak ilusio bereziz bizi duen aste honetan.
 

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »