Agenda 21

HELBURUAK:

  • Eskola dinamiko eta bizia lortzea. Inguruagaz konprometitutako pertsonak heztea.
  • Ingurugiroarekiko egoera korapilatsua ulertzea
  • Gure ikastetxean, kudeaketa jasangarria garatzea, batez ere, errekurtso zehatz batzuren kontsumoan (papela, plastikoa, ...).
  • Hezkuntza Alkartean, garapen jasangarriaren alde lan egitea.

Eskola jasangarria gara eta herriko Udaletxeagaz batera lan egiten dogu honetan.

Garapen iraunkorraren alde eta eskolako eta bere inguruko ingurugiro kalitatearen alde lan egiteko konpromisoa hartu dogu.. Eskatzen jakun bakoitzean, foro zehatz eta orokorretan parte hartuko dogu.

LELOA: “EKONOMIA ZIRKULARRA.. Kontsumo jasangarria: GBB, Gitxitu, Berrerabili, Birziklatu”.

Gai zehatza: KAI ORTU EKOLOGIKOA.

Jasangarritasunean aurrera egiten dogu. 2015 ikasturtean Eusko Jaurlaritzaren bigarren kanpo ebaluaketa aurrera eroan genduan jasangarritasunaren bandera barriztuz.

Aldez aurretik, beti lez, eskerrik asko zuen sentsibilitate eta parte-hartzeagatik.  

 

IKASTURTEKO HELBURUAK 17-18 - Hezkuntza Alkartea