21

ira

Karmengo Amaren hezkuntza proiektuak aurre egiten dio covid-19aren erronkari

2020ko irailak 21

Hezkuntzak erronka berezia du bestelako ikasturte hasiera honetan. Karmengo Ama Ikastetxeak lehen egunetik eman die erantzuna eta konponbideak ikastetxearen antolamenduak planteatzen zituen zalantzei, ikasleen segurtasuna areagotzen duten hainbat ekimenekin.

Baina, ikastetxearen antolakuntzaz gain, Karmengo Ama Ikastetxeak hezkuntza proiektua martxan jarri du. Ditugun instalazioek eta espazioek lagunduta, gure hezkuntza proiektuak errealitate bilakatu dira.
Koronabirusak eragindako hezkuntza-erronkak hezkuntza-komunitatearen potentzial osoa garatu duelako, ikasleena, irakasleena eta familiena.

Talde-lana edo ikaskuntza kooperatiboa – distantziak mantenduz –, ikasleen sormena sustatzeko ekimenak, haur-hezkuntzako motrizitatea edo ikaskuntza sustatzen duten proiektuak umeek kanpoko espazioaz gozatzen duten bitartean dira gure hezkuntza-proiektuaren barruan abian jarritako hezkuntza-ekintzetako batzuk.