18

aza

Hobeto ikasteko ageriko ikasketa praktikoa Karmengo Ama Ikastetxean

2019ko azaroak 18

Gaur egungo hezkuntzak teknikak eta tresnak behar ditu ikasleei ikasten ari direna ulertzen laguntzeko, eta, baita motibatuta ikasten jarraitzera animatzeko ere. Karmengo Ama Ikastetxean, beraz, praktikan oinarritutako ikaskuntzaren aldeko apustua egiten dugu, ikasleak haien hezkuntzaren protagonista izan daitezen.

Ikasgeletan burututako azken lan eta proiektuak  honen eredu dira. Esaterako, Lehen Hezkuntzako 4. mailan, atmosferaren geruzak ikasteko, ikasleek maketak sortu zituzten, teoria bistaratzen laguntzeko. Zelularen zatiak ikasteko maketak egin zituzten ere.

Baina ageriko ikaskuntza ikastetxe osora zabaltzen da. Txikienek sormena eta irudimena pizteko plastilina erabiltzen dute; eta,  Bigarren Hezkuntzako ikasleak proiektuak modu praktiko lantzen dituzte. Izan ere, ekonomiaren sektoreak aztertzeko, hainbat gune (nekazaritza-ustiategiak, adibidez) in situ ikusteko aukera izan dute, horrela, ikasgaia hobeto ulertzen dute, eta, azken finean, gehiago ikasten dute.