15

urt

Hezkuntza berrikuntza, Karmengo Ama Ikastetxeko proiektu pedagogikoaren ardatz

2019ko urtarrilak 15

Karmengo Ama Ikastetxean, Zornotza erdigunean ezarria eta hamarkadetako esperientziaz bermatua, ikasleei ematen zaien arreta pertsonalizatua kalitatezko hezkuntza berritzailean oinarritzen den zeharkako ardatza da. Programa pedagogikoa ikasleen gaitasunenen garapenean egokitzen da. Batez ere pertsonagintzan. Honen adibide, xakea, curriculumean ezarria, ikasketa kooperatiboa, eskola ortua, elkartasun baloreak bultzatzen dituzten ekimenak, Ikasketa eta Zerbitzu solidario proposamenaren bidez, ingurumenarekiko errespetua, elikadura osasuntsua edo euskal kultura beti presente duten ekintzak lantzen dituzte.

Segizioan eta arreta pertsonalizatuan oinarritua, Karmengo Ama Ikastetxeko proiektu pedagogikoa, integrala, 0 eta 16 urte bitartekoa, hezkuntza berrikuntzan bere osotasunean elikatzen da. Hortaz, egunerokotasunean aldaketa eta eboluzio jarraitua ezinbestekoa da bere ikasgeletatik pasatzen diren belaunaldi ezberdinetako ikasleek haien gainasunak garatzeko eta, batez ere, pertsona moduan osatzeko.

Konpetentzia digitala funtsezkoa da. Arbel digitalak, tabletak eta ordenagailuak hezkuntza etapa orotan ezartzeaz gain, robotikak, programazioak eta Kahot moduko dinamikek, ikasle-irakasle harremana ahalbidetzen duenak, ikastetxeko egunerokotasuna teknologia gainezka jartzen du. Ondorioz, ikasketa modu eraginkor, emankor eta motibagarrian ematen da. Gainera, ahozkotasunean eta ulermenean oinarritutako hizkuntzen tratamendu integralari esker ikasleek hiru hizkuntzetan, euskara, ingelesa eta gaztelania,  modu naturalean ikasi eta adierazi egiten dituzte. Karmengo Ama Ikastetxean ikasketak zentzu osoa lortzen du.