09

ots

First lego league, ikasleek gogoz hartu duten erronka

2018ko otsailak 9

Innobasquek antolatzen duen eta otsailaren 10ean Gasteizen ospatzen den FIRST LEGO League Euskadi, robotika, zientzia eta teknologia lehiaketara joateko prest gaude. Ikasleak hilabeteak daramatzate proiektua prestatzen. Robotekin, misioekin eta proiektu teknologiko zein zientifikoekin. Lan ona egingo dugu. Prestakuntzak beti emaitza onak ditu. Zein ote da aurtengo gaia?

 

Zientziateknologia eta robotika Karmengo Ama Ikastetxearen izaeraren ezaugarriak dira. Etorkizunari aurre egiteko prest dauden ikasleak nahi ditugu. Innobasque-k antolatutako eskola lehiaketa den FirstLego League eta First Lego League Junior bueltan datoz eta ikasleek, bai Lehen eta Bigarren Hezkuntzakoek ere, erronka gogoz hartu dute. First Lego Leaguera goaz! Aurtengo gaia, hidrodinamika! Egunez-egun informazio gehiago emango dizuegu.