23

urt

Karmengo Ama Ikastetxean ikasketak zentzu osoa lortzen du

2018ko urtarrilak 23

Karmengo Ama Ikastetxean hezkuntzak, lehendabiziko momentutik, ikasgeletan ematen den ikasketaz haratago doan esanahia bereganatzen du. Segizioa, ikasleei ematen zaien arreta pertsonalizatua kalitatezko hezkuntza berritzailean oinarritzen den zeharkako ardatza da. Karmengo Aman lantzen den hezkuntza metodologia ikasleen gaitasunenen garapenean egokitzen da. Batez ere pertsonagintzan.

Belaunaldiz belaunaldi, Karmengo Ama milaka ume hezi ditu Zornotzako erdigunean Teresiar karmeldar misiolarien izaerapean. Horrela ba, Kristau Eskola sarearen kide den ikastetxe karmeldarrak, gizatiar, sozial, kristau eta pertsonan ardazten den den 0 eta 16 urte bitarteko proiektu pedagogiko integralarekin bat egiten du.

Era berean, hezkuntza proiektua joera pedagogiko berritzaileetara egokitu du ikastetxeak. Horien artean, ikasketan eta hezkuntza sisteman aldaketa esanguratsua erakarri duten erremintak. Arbel digitalak, tabletak eta ordenagailuak hezkuntza etapa orotan ezartzeaz gain, robotikak, programazioak eta hizkuntzen tratamendu integralak emaitza akademiko nabariak eragiten dituzte. Ikasketak bere zentzu osoa lortzen du.