04

urt

Karmengo Ama ikastetxeko Ikasleek beldurra galtzeko gakoak A.I.D.A.Eko lagunekin elkarbanatu dituzte

2018ko urtarrilak 4

‘Basoko zuhaitzak’ izenpean, Karmengo Ama Ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek euren alde artistikoena A.I.D.A.E, gutxitu fisiko eta psikikoak integratzeko elkarteko lagunekin elkarbanatu nahi izan dute antzerki bat eskainiz. Baloreak sustatu eta sentsibilizaziorako tresna bikaina dugu antzerkia. Hortaz, beldurra gainditzeko gakoak elkarbanatzeko aukera paregabea hartu eta elkarbanatu dute ikasleek.

 

Protagonistak, Txoriak, etxetik at egiteko unea heldu dela ikusi eta hainbat egoera beldurgarriei aurre egin beharko die. Horretarako, amak denboran zehar eman dizkion aholkuak gogoratu eta arazoak konpontzeko ahalmena eta jakinduria dituela oharkabetzen da. Horixe da hain zuzen Karmengo Ama Ikastetxeko gazteek plazaratu nahi izan dutena. Izan ere arazoak edonon topatuko dira baina irakasle, familia eta lagunekin batera ikasitakoa gogoratuz egoera latzak gainditu ahal izango dira beti.