20

aza

Karmengo Ama Ikastetxeak xakea ikasgelan erabiltzeari indarra gehitzen dio

2017ko azaroak 20

Aurretik Haur hezkuntzako curriculum pedagogikoan ezarrita eta bere eraginkortasuna egiaztatuta, Amorebietako Karmengo Ama Ikastetxeak `Xakea Ikasgelan’ proiektua hedatu eta Lehen Hezkuntzako 1. 2. eta 3. mailetara luzatu du.

Karmengo Amak irakaskuntza-ikasketa prozesua hobetzen du xakea ikasgelan erabiltzeagatik apustua eginez. 2017-2018 ikasturtetik aurrera baita Lehen Hezkuntzako 1. 2. eta  3. mailetako ikasleak xakea ingelesez jorratuko dute ikasgelan.

Pentsamendu estrategikoa garatzea, izaera sortzailea, berritzailea duen eta bizirik dagoen ikastetxe dinamikoa lortzea, baloreak  eta gaitasun sozialak sustatzea eta arreta, kontzentrazioa, memoria eta azterketa garatzeko egoerak proposatzea proiektuak jorratzen dituen onura anitzetako batzuk dira. “Xakea hainbat gaitasun garatzea eta hausnarketa pentsamendua eta eskumen matematikoa indartzea ahalbidetzen duen gimnasio mentala dugu.”, dio Kristina Gonzalezek, ikastetxeko zuzendari pedagogikoak.

Praktikan jarrita proiektua ez dago soilik ikasgelan xakera jolastera bideratuta. Jolasarekin harremana duten, askotan teknologia berriekin bat egiten duten eta adin desberdinetara moldatzen diren dinamika anitzez osatuta dago. Entretenigarriak, dibertigarriak izatera eta ikaslea xakea ikuspuntu desberdinetatik jolasten ikastera bideratuta daude;azalpenak, aurkezpenak, jarduera manipulatiboak, talde dinamikak eta praktikak ikasgela xake saioen protagonistak izango dira