Aprendizaje y Servicio Solidario, el proyecto trasversal que promueve la actitud solidaria del alumnado

2018KO ABUZTUAKK 9

Aprendizaje y Servicio Solidario, el proyecto trasversal que promueve la actitud solidaria del alumnado

Gizarte arazoen kontzientziazioa eta solidaritatea, baloreak izateaz gain, Amorebietako Karmengo Ama Ikastetxean bizimodutzat hartzen dira. Horrela ba, ikasturtean zehar bidezko gizarte hobeago bat lortzeko ikasleekin lantzen dituzten proiektuak ugariak dira. Izan ere, baloreak Karmengo Ama Ikastetxeko hezkuntzaren oinarria dira. Praktikan jarrita, curriculumaren barne eta beste ikasgaien antzeka ebaluatuta egonik, ‘Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioa’ elkartasuna ikasketa bihurtzen duen zeharkako proiektua da.

Proiektua, ikasketa, gradualki garatzen da. DBH 3. mailan hautazko formatuan, ikasleen artean harrera bikaina duena, eta DBH 4. mailan derrigorrezko ikasgai moduan. Bi urteetan ebaluaturikoa, noski. Ikasturteen arteko alderik handiena praktika, zerbitzua, jorratuko den ingurua da. Izan ere, DBH 3.mailako ikasleek ikastetxeko beharrak bereganatzen dituzten bitartean, DBH 4. mailako ikasleen herri mailara ematen dute pausua. Nagusienek, adibidez, hamabostaldiro Ongizate sailaren bitartez eguneko zentrora doaz herriko aitite eta amamekin ekintza anitzez gozatzera eta herri mailan zerbitzua eskaintzera. Eskulanak, kartetara jolastu, bingoa, antzerkiak, paseoak... Bestalde, 3. mailakoek, esan bezala, ikastetxean landuko dute proiektua. Adin desberdineko ikasleen arteko ikasketa hezkuntza tresna bikaina da. Bai nagusi eta bai txikientzat. Proiektuari ikasleek beraiek emango diote hasiera. Horrela ba, ikasleek eginiko ikastetxeko edo herriko beharrizanen diagnosia iturburua izanik, zerbitzu desberdinei erantzun egiten diete.


Bizkaitar ikastetxeak garatzen duen proiektuaren inguruan dituen onurak ikusgarriak dira, baina, zer jasotzen du proiektua jorratzen duen ikasleak?
Zerbitzu ikaskuntza metodologiaren bidez ikaslearen autonomia eta auto-kontzeptu baikorra lortu, ikasle bakoitzak bere bizi-ibilbidea beste pertsonekin batera eraiki dezan, norberaren autoestimua eta gaitasun emozionalak landuko ditu. Bestalde, enpatiaren bidez beharrezkoak diren elkarbizitzarako oinarrizko baloreak errespetatzen ikasiko du eta hizkuntza-komunikazio egokia barneratuko du, komunikazioa eta hitzen bidez harreman eraikitzaileak sortu ditzan, besteekin elkarlanean. Ondorioz, Karmengo Amako Ikastetxeko gazteek Ikasketa eta Zerbitzu Solidarioan bizi izandako esperientziei esker, bizitzako beste etorkizuneko etapa batzuetan lagunduko dieten elkartasun jarrera sendoak barneratuko dituzte.


 

 

Harremanetan jarri
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa
Azter ezazu zure emaila
Derrigorrezkoa
Derrigorrezkoa

Pribatasun politika irakurri eta onartzea beharrezkoa da

Pribatasun politika irakurri eta onartu egiten dot

Harreman orokorra
Hitzordua eskatu   »