15

mai

Elikadura osasuntsua: ideia bat baino, bizitzeko modu bat

2017ko maiatzak 15

Karmengo Aman elikadura osasuntsua bizimodu bat dela pentsatzen dugu. Ondorioz, arreta berezia jartzen dugu ikasleek jaten dugunaren garrantzia ulertu eta sentitu dezaten txiki- txikitatik. Elikadurari dagokionez, Karmengo Aman beti bitarteko guztiak jarri ditugu eta ikastetxearen jaiotzatik janaria eskolako sukaldean bertan egin da. Karmengo Amako sukaldari talde profesionalari esker, gure ikasleek egunero inguruko eta kalitate goreneko janari osasuntsu eta goxoaz gozatzen dute. Esate baterako, Euskal Asteko egun handirako sukaldariek 100 patata tortilla egin zituzten.

Fruta egunero dago eskura ikastetxeko ikasgeletan. Izan ere, fruta egunero jatearen ohitura sustatzea elikaduraren arloko erronka handia da. Hala ere, ezinezkoa da Karmengo Amako Frutaren Jaiari ezetza ematea. Txikienek fruta banatzen aritu diren gure platano, marrubi, kiwi zein gerezien motibazioarekin bat egin dute.

Horretaz gain, ikasketa eta zerbitzua proiektuari esker,ikasle nagusiek ikasten dute txikienei laguntzen dieten bitartean. Programa baten ekintzetako bat hezkuntza esperientzia aberasteko, hiritartasuna, giza konpromisoa eta guztion ongizatea bermatzeko. Kasu honetan, gure frutak DBHko ikasleak izan dira, beraz, zerbitzu solidario handia eman digute.